XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oparigaien gainekoa

Jainko Jauna,
zure Semeak bere hitzez argitu zituen eta bere heriotzaz indartu
Manuel eta haren lagun martiri dohatsuak, bere testigu izateko;
egizu. Kristoren heriotza opari honetan ospatzen dugunok
geure bizitzan ere erakuts dezagula.
Jesu Kristo.

Jaunartze antifona Ikus Erm 8, 38-39

Ez heriok, ez bizik, ez beste izakik, ezingo gaitu aldendu Kristoren maitasunetik.

Jaunartze ondorengoa

Zeruko gozoa eman diguzu janari, Jauna;
egizu, Manuel eta haren lagun dohatsuek bezala
eraman ditzagula bihotzean
zure Semearen maitasunaren eta nekaldiaren seinaleak
eta egiazko bakearen fruitua goza dezagula beti.
Jesu Kristo.

Uztailak 8

GREGORIO GRASSI DOHATSUA, gotzaina ETA HAREN LAGUNAK, martiriak, I. eta III. Ord.

Anaia txikiek nahierazko oroipena

1900an Boxer zirelako jendalde odoltsuek jazarpen zakar bat sortu zuten Txina aldetik, eta, beste martiri askoren artean, zortzi dira frantziskotar Anaia txikien Ordenakoak: Gregorio, Antonio eta Frantzisko, gotzainak; Zesidio, Jose, Elias eta Teodoriko, apaizak; eta Andres, anaia profesatua zena.

Baziren martiritza horretan Mariaren frantziskotar Misiolarietako zazpi ahizpa ere, eta lehen izen bezala Maria zeramatenak zazpiak: Maria Ermelina, Bakearena, Klara, Santa Nataliarena, San Justorena, Amandina eta Adolfina.

Zenbait txinatar, seminarioko ikasle edo misio zerbitzuan zeudenetatik ere lagun izan zituzten garaipenean.

Hogeita bederatzi dira denak. 1946an Pio XII.ak dohatsu mailara jaso zituen.